La convocatoria de la movilización fue anunciada en Bilbao el pasado viernes, 25 de octubre, mediante una comparecencia pública, en la que se dio lectura a un comunicado.
- El negocio inmobiliario es responsable del problema
- Se deben tomar medidas urgentes a costa de los especuladores y no llenarles los bolsillos con dinero público
- Para superar el problema estructural debemos luchar por una vivienda gratuita y de calidad
La manifestación se llevará a cabo en Bilbao, el 14 de diciembre. Saldrá a las 13:00 horas desde Plaza Biribila.
El comunicado en castellano:
El comunicado en euskera:
Langile klase osoa pobretzen ari da eta etxebizitza pobretze horren kausa handienetakoa da: duela hamarkada gutxi batzuk etxea erosteko asmoa izan zezaketenek, orain, alokairuan galtzen dituzte aurrezkiak; alokairu bat ordaindu zezaketenak, orain, Etxebideren edo Nasuvinsaren zerrendetan daude zain; eta beti kalean egon direnek, orain, Estatuaren baliabideen murrizketa bizi dute. Euskal Herrian arazoa areagotu egiten da interes turistikoa duten eremuetan, hala nola Donostian edo Iparraldeko kostaldean eta hirigune handietan. Gainera, etxebizitzaren merkantilizazioak modu bortitzean eragiten die gizarte-sektore jakin batzuei: migratzaileei, emakumeei eta genero-disidentziei.
Etxebizitzaren arazoa beti egon izan da sistema kapitalistan, baina orain areagotzen ari dela ikusten dugu. Hala ere, batzuentzat eguneroko arazoa den hori beste batzuentzat negoziorako aukera da: putre funtsek, inbertsore handiek, bankuek, erakunde publikoek eta hain handia ez den jaberen batek ere, etxebizitzaren merkatutik gero eta etekin handiagoa ateratzen dute. Beraz, alde batean aberastasuna eta jabetzak kontzentratzen dira, eta bestean pobretzea areagotzen da. Etxebizitzaren arazoaren inguruko kezka soziala areagotzen ari den testuinguru honetan, alderdi guztietako politikariak mugitu dira; ez dute beraien neurriak saltzeko denborarik galdu. Baina hobekuntza faltsuak dira horiek, eskuinetik ezkerrera, denek ideia bera partekatzen baitute: etxebizitzaren arazoa konpontzeko, negozioa sustatu behar dela. Edo beste era batera esanda, beraien ustez eskaintza faltaren ondoriozkoa den arazoa konpontzeko, eskaintza hori merkaturatzen dutenei mesede egin behar zaiela: errentistentzako laguntzak, sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza beste eraikuntza-ziklo bat aktibatzeko, prezioei topea jarri baina tendentzia gorakorra mantendu… Horren guztiaren adibide ona da Etxebizitza Legea. Baina, sua ezin da gasolinaz itzali. Arazoa ez da eskaintza falta, etxebizitzarako sarbide-arazoa da bizi duguna. Etxebizitza eskuragarririk ez badago, ez da existitzen ez direlako, baizik eta interes espekulatiboak elikatzen dituztelako: errentagarriagoak direlako hutsik, askoz diru gehiago ematen dutelako pisu turistiko gisa edo prezio neurrigabeetan merkaturatuta. Ez ditugu hobekuntza faltsu horiek onartzen. Ez dugu onartzen politikarien eta enpresarien arteko akordioak langileontzako mesedeak bailira aurkeztea. Eta ez ditugu eztabaida faltsuak onartzen. Ez dugu erabaki nahi zenbat ordaindu behar duen bizitza guztian alokairuan bizi beharko duen gazteak, edo zenbat miseriazko alokairu sozial beharko dituen gero eta pobreagoa den biztanleriak.
Guk argi daukagu: ez dago espekulatzaileen eta gure klasearen interesak bateratu ditzakeen etxebizitza politikarik. Erabaki beharra dago, edo negozioaren alde, edo etxebizitza-eskubidearen alde. Etxebizitza arazo larria bizi dugu, eta hori aldi batez arintzeko urgentziazko neurriak hartu behar badira, neurri
horiek negozioaren kontura har daitezela; adibidez: jabeei diru-laguntzak eman beharrean, prezio guztien jaitsiera orokorra aplikatu dadila, edota albo batera utz dezagun milaka etxe berriren eraikuntza eta zentratu gaitezen jabe handiek hutsik dituzten etxebizitzek eta pisu turistikoek erabilera soziala izan dezaten. Premiazko neurriak hartu behar badira, dirua espekulatzaileen poltsikotik etor dadila, eta ez dadila diru publikorik erabili haien diru-zorroak are gehiago betetzeko.
Baina horiek urgentziazko neurriak dira, ez dutenak jendarte osoaren etxebizitzaarazoa konpontzen, ezta pobretze-prozesua geldiarazten ere. Etxebizitzak merkantzia izaten jarraitzen duen bitartean, ez da eskubidea izango. Horregatik, funtsezkoa da premiazko neurrien alde ez ezik, etxebizitza duin baterako sarbidearen alde borrokatzea, etxebizitza eskubide unibertsal bilakatu dadin. Horretarako, aldaketa estrukturalak beharrezkoak dira gure gizartean, eta etorkizun horren alde masiboki borrokatu duen langile klase antolatua ezinbestekoa da. Gure aldetik, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuok bat egin dugu abenduaren 14an Bilbon mobilizazioa deitzeko. Etxebizitzaren negozioaren aurka, politikarien eta instituzioen fartsaren aurka eta doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde. Era guztietako erakunde, elkarte eta pertsonei dei egiten diegu deialdi honekin bat egitera.