“Lucha de clases o sumisión. Construir poder obrero” / M1 langileontzat! Langile boterea eraiki!

“Lucha de clases o sumisión. Construir poder obrero.” Esas fueron las reivindicaciones que el pasado 1 de mayo sacamos a las calles de Donostia, en el Día Internacional de los Trabajadores. Desde que hace 130 años la II Internacional Comunista declaró el primero de mayo como Día Internacional de los Trabajadores, los y las trabajadoras de todo el mundo han empleado este día para reivindicar la lucha obrera. Nosotras el año pasado creamos la plataforma M1 Langileontzat, para reivindicar la actualidad de la lucha de clases y la necesidad de construir poder obrero basado en la independencia de clase, y este año también venimos a ello.

Pasan los años, y la cruda realidad pone una y otra vez sobre la mesa que no hay paz posible en el sistema capitalista, basado en la opresión la clase trabajadora. Las luchas contra el cierre de empresas y los despidos, las movilizaciones y ocupaciones para hacer frente a la problemática de la vivienda, las manifestaciones contra las pensiones de miseria, las movilizaciones contra la opresión de la mujer trabajadora, las redes de ayuda a los inmigrantes que huyen de la miseria creada por el imperialismo, las luchas por poder vivir en euskara… son luchas del día a día que vemos en nuestras calles, expresiones concretas de la dominación general de clase, y que ponen de manifiesto la necesidad de responder a esta dominación de forma integral.

En ese sentido, este último año hemos visto con alegría cómo esta línea política para la liberación de la clase trabajadora se está fortaleciendo en Euskal Herria. Estamos viendo teorías basadas en la independencia de clase, y también formas organizativas en este sentido por parte de diferentes sectores. En cuanto a la opresión de género, hemos visto la creación de Itaia, la red de mujeres socialistas, quienes están haciendo un importante trabajo teórico respecto a la cuestión de la mujer trabajadora. Para responder a la problemática juvenil, hace poco se ha creado Gazte Koordinadora Sozialista. En cuanto a los estudiantes, en los últimos meses hemos visto cómo se están organizando para que se respeten sus derechos políticos, mediante redes de autodefensa. Los logros obtenidos en el instituto Orixe de Tolosa a favor del derecho a huelga y en Iruñea en contra del control social y las cámaras en el instituto de Eunate han mostrado la necesidad y la potencialidad de este tipo de organización. Las redes de autodefensa también se están creando entre los y las trabajadoras asalariadas en diferentes lugares de Euskal Herria, para organizar la autodefensa mediante la unidad de clase frente a las pésimas condiciones de la clase trabajadora causadas por la atomización y aislamiento de la misma.

Junto a todo esto, también hay que nombrar a los gaztetxes. La lucha por la defensa de Maravillas, la larga fase de resistencia de Kijera y, en general, el movimiento de los gaztetxes, que se está reforzando y organizando, pone de relieve la necesidad de defender estos espacios, para que sean espacios en control de las trabajadoras, convirtiendo la propiedad privada característica del poder burgués en propiedad colectiva, característica del poder obrero.

En nuestra opinión, todas estas expresiones de lucha las debemos entender dentro de la línea política socialista que se está reforzando. Entendemos estas luchas y redes de solidaridad como expresiones de un poder obrero que está cogiendo forma poco a poco, con la unidad de la clase trabajadora y la independencia política como base.

Visto esto, nosotras también queremos seguir haciendo nuestra aportación en el Día Internacional de los Trabajadores, por lo que haremos una manifestación a favor de la independencia de clase y la contrucción de poder obrero en Donostia. Además de la manifestación, durante este mes haremos diferentes actividades en el mismo sentido. Nuestro objetivo es ayudar a reforzar esta línea política, y que el primero de mayo pase a ser un verdadero día de lucha, dentro de una lucha general por la liberación de la clase trabajadora.

Sabemos que todavía queda mucho trabajo por hacer, que nos queda una larga lucha por delante. Pero, aunque somos conscientes de las dificultades, la determinación revolucionaria que percibimos en el ambiente nos da fuerzas para mirar al futuro con esperanza. Por eso, hacemos un llamamiento a los y las trabajadoras para que se unan a las diferentes actividades que organizaremos y, finalmente, a la manifestación que realizaremos en Donostia este primero de mayo.

GORA LANGILEON BORROKA!
M1 LANGILEONTZAT!
LANGILE BOTEREA ERAIKI!

 

 

“Klase borroka ala sumisioa. Langile boterea eraiki.” Horiek izan ziren aurreko urtean maiatzaren lehenean Donostian atera genituen aldarriak, Langileriaren Nazioarteko Egunean. Duela 130 urte Bigarren Internazional Komunistak maiatzaren lehena Langileen Nazioarteko Eguna izendatu zuenetik, mundu osoko langileriak egun hori baliatu izan du langile borrokaren aldarrikapenerako. Guk aurreko urtean M1 Langileontzat plataforma sortu genuen, klase borrokaren gaurkotasuna eta klase independentzian oinarritutako langile boterea eraikitzeko beharra aldarrikatzeko, eta aurten ere horretara gatoz.

Urteek aurrera egin ahala, errealitate gordinak behin eta berriro mahaigaineratzen du ez dagoela bake posiblerik klase zapalkuntzan oinarritzen den sistema kapitalistaren baitan. Enpresen itxieren eta kaleratzeen aurkako borrokak, etxebizitzaren arazoaren aurkako mobilizazio eta okupazioak, miseriazko pentsioen aurkako manifestazioak, emakume langilearen zapalkuntzaren aurkako mobilizazioak, inperialismoaren eraginez miseriatik ihesean datozen etorkinen harrera sareak, euskaraz bizi ahal izateko borrokak… gure kaleetan ikusten ditugun eguneroko borroka ezberdinak dira, klase dominazio orokorrak eragindako espresio konkretuak, eta horri modu integralean erantzuteko beharra agerian uzten dutenak.

Zentzu horretan, azken urte honetan poz handiz ikusi dugu langileriaren askapenaren aldeko ildo politiko hau indartzen ari dela Euskal Herrian. Hainbat sektoreren partetik ikusten ari gara klase independentzian oinarritutako teoriaren lanketa eta baita antolakuntza formak ere. Genero zapalkuntzari dagokionez, Itaia emakume sozialisten sarearen sorrera ikusi dugu, emakume langilearen auziaren inguruko lan teoriko garrantzitsua egiten ari dena. Gazte problematikari erantzuteko, duela gutxi Gazte Koordinadora Sozialista sortu da. Ikasleei dagokienez, azken hilabeteetan, hainbat ikastetxetan ikusi dugu nola ikasleak antolatzen ari diren beren eskubide politikoak errespetatu daitezen, autodefentsa sareen bidez. Tolosan Orixe institutuan greba eskubidearen alde eta Iruñean Eunateko institutuan kontrol sozialerako kamerak kentzearen alde eginiko borroken lorpenak antolakuntza forma horien beharrezkotasuna eta potentzialtasuna erakutsi dizkigute. Autodefentsa sareak, ikasleek ez ezik, soldatapeko langileek ere sortu dituzte Euskal Herriko txoko ezberdinetan, langileon atomizazio eta bakartzearen ondoriozko baldintza kaxkarren aurrean klase batasunaren bidez autodefentsa antolatzeko.

Horrekin batera, gaztetxeak ere aipatu behar dira. Maravillasen defentsarako borrokak, Kijeraren erresistentzia fase luzeak, eta, oro har, indartzen eta saretzen ari den gaztetxe mugimenduak gune hauen defentsaren beharra azaleratu du, langileon kontrolpeko gune bihurtu ditzagun, botere burgesaren jabetza pribatuari aurre eginez eta, langile boterearen ezaugarri den heinean, jabetza hori kolektibizatuz.
Gure ustez, aipatutako borroka espresio guzti hauek sendotzen ari den ildo politiko sozialistaren baitan ulertu behar ditugu. Langileon batasuna eta independentzia politikoa oinarri, pixkanaka antolatzen ari diren elkartasun sare eta borroka horiek gorpuzten ari den langile boterearen adierazpen modura ulertzen ditugu.

Hau ikusirik, guk ere ekarpena egiten jarraitu nahi dugu aurtengo Langileriaren Nazioarteko Egunean, eta klase independentziaren eta langile boterearen eraikuntzaren aldeko manifestazioa egingo dugu Donostian. Manifestazioaz gain, hilabete honetan zehar ekimen ezberdinak egingo ditugu norabide berean. Gure helburua ildo politiko honen indartzean laguntzea da, eta maiatzaren lehena benetako borroka egun izatera pasatzea, langileriaren askapenaren bidean egindako borrokaren baitan mugarri izan dadin.

Jakin badakigu lan asko dagoela oraindik egiteko, borroka luzea daukagula aurretik. Baina zailtasunaz kontziente bagara ere, giroan sumatzen dugun grin iraultzaileak indarrak ematen dizkigu aurrera itxaropentsu begiratzeko. Beraz, aurten ere Donostian egingo dugun manifestazioan eta lehenagoko ekimenetan parte hartzera dei egiten diogu langileriari.

GORA LANGILEON BORROKA!
M1 LANGILEONTZAT!
LANGILE BOTEREA ERAIKI!

 

18 de abril de 2019

 

Lee y Comparte. Ayuda a que la contrainformación llegue a más personas.Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on LinkedIn
Linkedin
Share on Reddit
Reddit
Email this to someone
email

Comentar

A %d blogueros les gusta esto: