Hubo otra manifestación en Bilbao con la reivindicación de siempre para los pres@s: Amnistía Total

Eskerrik asko beste urte batez amnistiaren aldeko urtarrileko manifestaziora hurbildu zareten guztioi. Eskerrik asko historikoki errepresaliatuen izaera politikoa azpimarratzeko hilabetea izan den honetan, preso, iheslari eta deportatu politiko bakarra gelditzen den bitartean amnistia aldarrikatzen jarraitzeko konpromisoa mantenduko duzuela adieraztera etorri zareten guztioi.

Errepresaliatuak zapalkuntzaren aurrean burututako borrokaren ondorio dira, inolaz ere ez borrokaren zergatia. Etsaiek nahastuta nahi gaituzte. Xantaia baten bidez ondorioak konpontzeko eskaintza pozoitu eta iruzurtia egiten digute, gatazkaren arrazoiak bere horretan mantentzearen truke.

Centrarse en resolver las consecuencias del conflicto desligándolas de las causas que las originan es la mejor forma de perpetuar el actual estado de las cosas y, por lo tanto, la opresión que sufrimos como pueblo y como clase. Es la mejor forma de engañarnos ofreciéndonos como victoria la paz de los sumisos.

Amnistiaren defentsa errepresaliatu politikoen askatasunaren aldarria baino askoz gehiago ere bada. Amnistiaren defentsa borrokalari horiek ordezkatzen dituzten baloreen defentsa da. Errepresaliatuak kartzelan baldin badaude, ez da biolentzia erabili dutelako, Frantziar eta Espainiar Estatuen biolentziei aurre egin dietelako baizik.

Azken egunotan gaztetxeen kontrako erasoak ikusi ditugu, polizia ohi bat abertzale batzuen etxea tirokatzen, Nafarroako zipaioak Espainiako Poliziarekin eskuz esku gazteria jipoitzen. Azken egunotan kartzelan gaixotutako eta ez tratatutako eritasun baten ondorioz Juan Mari Maiezkurrena preso ohia hiltzen ikusi dugu, Polizia Frantsesa Biarritz goitik bera hartzen ere bai. Azken egun eta hilabeteetan berriro ere ikusi dugu hemen dena aldatu dela ezer ez aldatzeko.

Por hacer frente a eso y a mucho más están sufriendo la represión los y las militantes políticas que están en la cárcel, en el exilio o en la deportación. Y es por eso que la defensa de la amnistía es también la defensa del derecho a rebelarse contra todo tipo de opresión. La reivindicación de la amnistía es un llamamiento a la lucha. Es la apología del derecho a no dejarse pisotear ni humillar, y es por tanto un planteamiento actual y de futuro.

Espainiako eta Frantziako Estatuek kartzeletan emandako azken mugimenduei dagokienez, iruzur gisa baino ezin ditugu definitu. Frantziak hainbat preso hurbildu dituen bitartean, beste batzuk bakartu egin ditu, gainera azpimarratuz presoen artean ezberdintasunak egiten dituztela, “onen eta txarren” arteko sailkapena eginez eta amore ematen ez duenaren kontrako mehatxua mantenduz.

Respecto al Estado Español, destacar que esos acercamientos tienen más de estético que de efectivo en lo que supone acabar con la dispersión y que, además, la mayoría de esos movimientos se han dado poniendo a los presos y las presas unas condiciones que ni siquiera recogen sus leyes, como es el rechazo al uso de la violencia, pero que de facto se han convertido en ley al aceptar estos represaliados dichas condiciones. Debemos subrayar que como ya previó este movimiento, el impulso a las salidas individuales iba ir en detrimento de las condiciones colectivas de los presos y las presas políticas.

Bukatzeko, ezin dugu preso erien egoera aipatu gabe utzi. Aste honetan bertan Jaiki Hadi medikuen elkarteak gogorarazi du 21 euskal preso politikok pairatzen dituztela gaixotasun larriak edota sendaezinak. Jarrera ankerra Estatuek preso hauekiko mantentzen dutena. “Damutu ala hil”: hori da militante politiko eriei mahai gainean jartzen dieten eskaintza bakarra. Zoritxarrez, azken urteetan oso gertaera larriak izan direnean baino ez du erreakzionatu herriak, eta gauzak baretzean berriro kendu du afera hau bere lehentasunen artetik. Borroka da preso eriak etxera bizirik eta bizitzen jarraitzeko esperantzaz bueltatzeko modu bakarra. Jantzi dezagun beraz lanerako arropa eta etsaiari hortzak erakutsi diezazkiogu. Preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera! Amnistia osoa.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Manifestazioa aurretik ikusita. Pankartan presoak kalera! Amnistia osoa irakur daiteke

Preso erien askatasunaren aldeko pankarta, solidarioz jantzitakoek helduta

Manifestarien argazki bat

Manifestazioaren amaiera, Etxebarrieta Anaien plazan. Eskaileretatik ateratako argazkia da, goitik

Lee y Comparte. Ayuda a que la contrainformación llegue a más personas.Share on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on LinkedIn
Linkedin
Share on Reddit
Reddit
Email this to someone
email

Comentar

Su dirección de correo electrónico no será publicada.Los campos necesarios están marcados *

*