SENDOA JURADO. Vosotros sois los terroristas / Zuek zarete terroristak

El pasado jueves la Audiencia Nacional española emprendió una operación contra las cuentas corrientes y los bienes de decenas de ex presos y ex presas políticas. Secuestró dinero, vehículos e inmuebles y dio un gran paso para destrozar la vida de muchas personas (de las que figuran en esta operación y de las que figurarán en las del futuro).

En la medida en la que vivimos inmersos en el sistema capitalista, la propiedad privada y los derechos se transforman en lo mismo, o dicho de otro modo, tienes una cantidad de derechos proporcional a los bienes que tienes, ni uno más. Siendo así, podemos decir sin lugar a duda que estamos ante una nueva vulneración de los derechos más básicos (derecho a comida y a techo) por parte de del Estado fascista español. Una vulneración más dentro de una larga lista.

Es de destacar que en la lista de ex presxs aparezcan varixs de la Vía Nanclares, demostrando que entrar en el juego establecido por quien te oprime no otorga ninguna garantía. Si les das la oportunidad te tratarán como a un clinex: usar y tirar. Pero sobre todo no podemos olvidar que este ha sido un ataque político, como todos los que ese tribunal de excepción lleva a cabo contra militantes. El pago de la responsabilidad civil es la prueba del algodón de la “reinserción”, la prueba definitiva, la que dice que aceptas la condena, la señal inequívoca de que te has dado cuenta de que eres un terrorista. No es cierto que internamente sientas eso pero si pagas el Esado lo venderá como verdad para obtener rédito político de ello.

Y la pregunta es inevitable: ¿por qué ahora la operación para hacer pagar la denominada responsabilidad civil? La respuesta la obtendremos al echar un vistazo a la historia, ya que ha sido habitual que quienes ganan una guerra roben los bienes de los perdedores, la humillación absoluta. No buscan castigarnos a cada unx de nosotrxs, sino a todo un proyecto político. El Estado se siente ganador y muchxs entre nosotrxs están cabizbajxs. Entonces, si Franco se llevó el botín de guerra, ¿por qué no van a hacer lo mismo sus hijos e hijas políticas después de ganar otra guerra? Otra cosa que en este contexto no podemos pasar por alto es que algunxs presxs ya han comenzado a hacer el camino jurídico. La apuesta por las salidas individuales ha traído consigo que algunxs empiecen a pagar la responsabilidad civil que les impusieron en la condena, y por lo tanto cambiar la altura del listón también para el resto. Han levantado la liebre. No existen salidas individuales en nada que tenga que ver con la cárcel, porque aunque la decisión la tome unx solx, esta afectará a todxs lxs demás.

Si yo solicito el segundo grado a ti te aplicarán el primero. Si yo acepto el control telemático para salir a la calle estando sano, al preso enfermo le presionarán aún más para que acepte esa misma medida. Si yo pago la responsabilidad civil por propia voluntad, a ti te amenazarán con quitarte lo que tengas para que pagues la responsabilidad civil aunque no quieras. Esa es la lógica, porque cada vez que yo acepto una medida represiva estoy reconociendo su efectividad. Y no es posible hacer lo que hacen algunxs, por un lado animar a lxs presxs a que paguen la responsabilidad civil y por otro criticar esta operación de la Audiencia Nacional, porque es una postura esquizofrénica.

El Ministerio del Interior español dijo que esta operación buscaba “crear contradicciones en la izquierda abertzale”, y claro que las ha creado entre muchxs. Aunque nos consideramos socialistas nos han tocado la propiedad privada, además de manera magistral, porque las hipotecas ahogan a la gente, y por ahí es por donde nos golpean desde hace tiempo. Se han dado cuenta de que lo que la cárcel no “corrige” lo corrigen las multas y los embargos.

Nos han jodido porque queremos dejar propiedades privadas en herencia a nuestxs hijxs y no nos dejan, porque hemos olvidado que el mejor legado que podemos dejarles son los valores revolucionarios y un futuro políticamente más rico. Nos han jodido porque no sabemos vivir como reivindicamos. Nos han jodido porque estamos presos en la telaraña de las normas éticas e ideológicas del capitalismo, que tiene unos barrotes más fuertes que los de las cárceles.

Es hora de que empecemos a poner en duda nuestro modelo de vida, porque mientras siga siendo a la medida de lo que nos impone el capitalismo no podremos llevar a cabo esa revolución con la que soñamos, y ya es hora de organizar verdaderas redes de solidaridad alrededor de quienes sufren consecuencias económicas por luchar, para que la frase de que “todxs debemos dar algo para que unxs pocxs no lo den todo”, además de bonita, sea real.

De todas formas, entre todas las cosas malas, la represión tiene algo bueno: nos recuerda cuál ha sido nuestro recorrido y nos devuelve a la base de nuestros principios. Deja al descubierto el tamaño de la apuesta que hicimos y abre las puertas a la solidaridad. Todxs lxs que entendimos la cárcel como un espacio de militancia debemos ver esta operación como una posibilidad para la lucha.

Para terminar y como he dicho antes, lo más importante es no olvidar que este es un ataque político y que, por lo tanto, la respuesta también deberá ser obligatoriamente política. No voy a juzgar ni voy a decir a nadie lo que tiene que hacer, porque entiendo que esta operación ha dejado situaciones realmente graves. De todas formas quiero recordar que la postura que tomemos para responder tendrá consecuencias sobre el futuro de otrxs. Por eso tengo claro que no voy a pagar por mi voluntad ni un solo euro de la condena impuesta. Es verdad que como tengo poco, poco me podrán quitar, pero de ninguna manera voy aceptar que hacer frente al fascismo sea terrorismo. También en este caso la lucha es el camino.

 

* Sendoa Jurado, afectado por la operación contra ex presxs

 


Zuek zarete Terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).

Sistema kapitalistaren barnean bizi garen heinean, jabetza pribatua eta oinarrizko eskubideak bat eta bera bihutzen dira, edo beste modu batera esanda, jabetzan dituzun ondareen araberako eskubide kopurua daukazu, ezta bat gehiago ere ez. Hori horrela izanda, Estatu espainol faxistaren eskubide urraketa berri baten aurrean gaudela (jateko eta etxebizitzarako eskubideen urraketa) esan dezakegu zalantzarik gabe. Zerrenda luze bateko beste urraketa bat gehiago baino ez.

Azpimarratzekoa da preso ohien desjabetzen zerrendan Langraitz Bideko hainbat ere sartu izana, zapaltzaileek ezarritako jokoan parte hartzeak inolako bermerik ez dizula ematen erakutsiz. Klinex baten antzera tratatuko zaituzte aukera emanez gero: erabili eta bota. Baina denaren gainetik ezin dugu ahaztu eraso hau politikoa izan dela, salbuespen epaitegi horrek militante politikoen aurka egiten dituen guztiak bezala. Erantzukizun zibilaren ordainketa “birgizarteratzearen” kotoiaren froga da, froga definitiboa, kondena onartzen duzunarena, terrorista zarela konturatu zarela ziurtatzen duen zalantzarik gabeko seinalea. Ez da egia zure barnean hori onartzen duzunik baina ordaintzen baduzu Estatuak egiatzat salduko du hortik etekin politikoak lortzeko.

Eta galdera saihestezina da: zergatik orain erantzukizun zibila deritzana ordaindu arazteko operazioa? Erantzuna historiari begirada emateak emango digu, izan ere ohikoa izan baita gerra irabazten dutenek galtzaileen ondarea lapurtzea, erabateko umiliazioa. Ez dute gutako bakoitza zigortu nahi, baizik eta proiektu politiko oso bat. Estatua sentitzen da irabazle eta gutako asko burumakur dago, borrokak eragin dizkigun ondorioak balantzan jarrita, hau guztia merezi izan duen jakin asmoz. Orduan, Francok gerra-botina eraman baldin bazuen, zergatik ez dute bere seme-alaba politikoek gauza berbera egingo beste gerra bat irabazi ostean?

Testuinguru honetan gainetik pasatu ezin dugun beste detaile bat da dagoeneko hainbat presok hasitako ibilbide juridikoa. Aterabide indibidualen aldeko apustuak batzuek zigorrean ezarri dieten erantzukizun zibila ordaintzen hastea ekarri du, eta ondorioz beste guztiontzako ere langaren altuera aldatzea. Erbia harrotu dute. Espetxearekin zerikusia duen ezertan ez dago aterabide indibidualik, erabakia bakar batek hartuta ere beste guztiei ere eragingo dielako.

Nik bigarren gradua eskatzen badut zuri lehenengoa ezarriko dizute. Nik kalera irteteko kontrol telematikoa onartzen badut osasuntsu egon arren, preso eriari are gehiago presionatuko diote neurri hori bera onar dezan. Nik erantzukizun zibila ordaintzen badut nire borondatez, zuri daukazuna kentzeaz mehatxu egingo dizute erantzukizun zibila ordain dezazun zure borondatearen kontra bada ere. Hori da logika, nik errepresio neurri bat onartzen dudan bakoitzean bere eraginkortasuna onartzen ari naizelako. Eta ez da posiblea batzuek egiten dutena egitea ere, alde batetik presoak erantzukizun zibila ordaintzera bultzatu eta bestetik Audientzia Nazionalaren operazio hau salatu, jarrera hori eskizofrenikoa delako.

Espainiako Barne Ministerioak esan zuen operazio honek “ezker abertzalearen baitan kontraesanak sortzea bilatzen” zuela, eta noski sortu dituela askoren artean. Gure buruak sozialistatzat ditugun arren jabetza pribatua ikutu digute, maisuki gainera, hipotekek jendea itotzen dutelako, eta alde horretatik kolpatu izan gaituzte aspaldi. Konturatu dira kartzelak “zuzentzen” ez duena isunek eta enbargoek zuzentzen dutela.

Izorratu gaituzte gure seme-alabei jabetza pribatuak utzi nahi dizkiegulako herentzian eta ez digutelako uzten, ahaztu dugulako utz diezaiekegun ondarerik onenak balore iraultzaileak eta gaurkoa baino etorkizun politiko oparoagoa direla. Izorratu gaituzte ez dakigulako aldarrikatzen dugun bezala bizitzen. Izorratu gaituzte kapitalismoaren arau etiko eta ideologikoen amaraunean kartzeletakoak baino barrote indartsuagoen artean gaudelako preso.

Bada garaia gure bizimodu eredua zalantzan jartzen hasteko, kapitalismoak ezartzen digunaren araberakoa izaten jarraitzen duen bitartean ezinezkoa izango dugulako amesten dugun iraultza gauzatzea, eta bada garaia borrokan aritzeagatik ondorio ekonomikoak pairatzen dituztenen inguruan benetako sare solidarioak antolatzeko, “denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena eman behar ez dezaten” esaldia, polita izateaz gain, erreala izan dadin.

Hala ere, gauza txar guztien artean, errepresioak badu zerbait ona: gogorarazten digu gure ibilbidea zein izan den eta gure printzipioen oinarrietara itzultzen gaitu. Egin genuen apustuaren tamaina uzten du agerian eta elkartasunerako ateak irekitzen ditu. Kartzela militantziarako esparru bezala ulertu genuen guztiok borrokarako aukera bezala ikusi behar dugu operazio hau.

Bukatzeko eta lehen esan dudan bezala, garrantzitsuena eraso hau politikoa dela ez ahaztea da, eta ondorioz erantzuna nahita nahiez politikoa izan beharko duela. Ez dut inor epaituko eta ez diot inori esango zer egin behar duen, ulertzen dudalako eraso honek egoera larriak sortu dituela. Hala ere, gogorarazi nahi dut erantzuteko hartzen dugun jarrerak beste batzuen etorkizunean izango duela eragina. Horregatik argi daukat nik ez dudala ezarritako zigorraren euro bakar bat ere ordainduko nire borondatez. Egia da ezer gutxi daukadalako ezer gutxi kendu ahal didatela, baina ez dut inolaz ere onartuko faxismoari aurre egitea terrorismoa denik. Kasu honetan ere borroka da bidea.

 

* Sendoa Jurado, preso ohien kontrako operazioak kaltetutakoa

 

Lee y Comparte. Ayuda a que la contrainformación llegue a más personas.Share on Facebook
Facebook
Share on Google+
Google+
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on LinkedIn
Linkedin
Share on Reddit
Reddit
Email this to someone
email

Comentar

Su dirección de correo electrónico no será publicada.Los campos necesarios están marcados *

*