Bilbo, 1 de abril, 13:00 horas: Aberri Eguna 2018. Euskal Herri langilea, gure aberri bakarra (el pueblo trabajador vasco, nuestra única patria)

Aberri Eguna 2018

EL PUEBLO TRABAJADOR VASCO,

NUESTRA ÚNICA PATRIA!

En el Aberri Eguna de este año, HERRITAR BATASUNA quiere subrayar un mensaje: que lo que está sucediendo en Catalunya en estos día prueba claramente, una vez más, que la lucha de clases se sitúa en el corazón de la lucha de liberación nacional. Que la lucha de clases es precisamente, el motor de la liberación nacional. Como hemos dicho desde siempre, que la independencia y el socialismo están totalmente unidas. Son dos caras de la misma moneda.

Hemos visto por enésima vez que las burguesías de las naciones oprimidas no pueden conseguir la independencia en esta Europa capitalista, imperialista y patriarcal del siglo XXI. No pueden, porque conquistar la independencia de una nación oprimida exige unos enfrentamientos sociales y unas confrontaciónes políticas duras, y en ese camino las luchas de clases se radicalizan y agudizan, convirtiendo la lucha a favor de la independencia en una sublevación contra todo el sistema imperialista. Y entonces, los intereses y comportamientos de cada clase social surgen a la luz de forma clara delante de todas. Para mantener el sistema de explotación global, o para destruirlo.

Esto es: la verdadera independencia nacional, la revolución socialista y la destrucción del patriarcado están totalmente unidas hoy en día. La revolución socialista se ha convertido, precisamente, en el único camino para conseguir la independencia real y una sociedad feminista. Como estamos viendo en estos días y hemos visto en la últimas décadas, tanto en Euskal Herria como en Catalunya, las burguesías de las naciones oprimidas, o son totalmente autonomistas y colaboracionistas, como el PNV, o ante el nivel de lucha que exige la conquista de la independencia, se asustan y retroceden, como JxC eta ERC. No son capaces de llevar hasta el final el proceso independentista. Tienen miedo de la Revolución de los Pueblos Trabajadores. Del Poder Popular.

Las pequeñas burguesías de las naciones oprimidas, por su parte, quieren manipular a los Pueblos Trabajadores, para que todas juntas en unión luchemos a favor de un hipotético estado “digno”, “progresista” y del “bienestar”, siendo ellas siempre las dirigentes y orientadoras del proceso. Pero en ningún caso para luchar por la Revolución Socialista, y menos aún para dar pasos en el camino de una sociedad libre, sin clases, estado y patriarcado. Lo que por otro lado es totalmente lógico, ya que cada clase social tiene tendencia a actuar siguiendo sus intereses, consciente o inconscientemente. Y las pequeñas burguesías siempre se sitúan en el reformismo socialdemócrata.

En este Aberri Eguna de 2018, HERRITAR BATASUNA dice lo siguiente: sólo la Clase Obrera Vasca puede reunir en torno suya a los otros sectores y fracciones del Pueblo Trabajador Vasco, para conseguir a la vez la independencia y el socialismo, por medio de la Revolución Vasca. Los otros caminos, aparentemente más fáciles y supuestamente más factibles, son totalmente imposibles, como lo vemos aquí y en Catalunya. La era de las independencias burguesas se ha terminado, debemos iniciar la época de las independencias socialistas, hacia la plena libertad de todas y todos.

Para debatir de todo esto y decidir entre todas lo que vamos a hacer de aquí en adelante, HERRITAR BATASUNA hace un llamamiento a toda la militancia independentista y socialista revolucionaria para acudir este próximo domingo, 1 de abril, a la una del mediodía, a una asamblea y acto político en Bilbao, en la plaza Bilbi. Nuestra única patria es el Pueblo Trabajador Vasco.

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

GORA NAFARROAKO EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

 

 

Aberri Eguna 2018

EUSKAL HERRI LANGILEA,

GURE ABERRI BAKARRA!

Aurtengo Aberri Egunean, kontu bat azpimarratu nahi du HERRITAR BATASUNAk: Catalunyan egun hauetan gertatzen ari denak argiro frogatzen duela, beste behin ere, klase borroka nazio askapenaren bihotzean kokatzen dela. Klase borroka dela, hain zuzen ere, nazio askapenaren motorra. Betidanik esan izan dugun bezala, independentzia eta sozialismoa guztiz lotuta daudela.

Izan ere, hamaikagarren aldiz ikusi dugu nazio zapalduetako burgesiek ezinezko dutela independentzia lortzea XXI. mendeko Europa kapitalista, inperialista eta patriarkal honetan. Ezin dute, nazio zapaldu baten independentzia eskuratzeak enfrentamendu sozial eta konfrontazio politiko gogorrak eskatzen dituelako, eta bide horretan, klase borrokak areagotu eta gordindu egiten dira, independentziaren aldeko borroka sistema inperialista osoaren aurkako matxinada bilakatuz. Orduan, klase sozial bakoitzaren interesak eta jokaerak argi eta garbi agertzen dira denon aurrean.

Hau da, benetako independentzia nazionala, iraultza sozialista eta patriarkatuaren suntsitzea, gaur egun, erabat lotuta daude. Iraultza sozialista da, hain zuzen ere, zinezko independentzia eta jendarte feminista lortzeko bide bakarra. Catalunyan eta Euskal Herrian azken hamarkadetan eta egun hauetan ere ikusten ari garenez, nazio zapalduetako burgesiak, edo guztiz autonomistak eta kolaborazionistak dira, PNV bezala, edo independentzia lortzeak eskatzen duen borroka mailaren aurrean izutu egiten dira eta atzera jotzen dute, JxC eta ERC bezala. Ez dira gai prozesu independentista  bururaino eramateko. Beldur dira. Herri Langileen Iraultzaren beldur, hain zuzen.

Nazio zapalduetako burgesia txikiek, aldiz, Herri Langileak manipulatu nahi dituzte, balizko estatu independente “duin”, “progresista”, “ongizatezko” baten alde denok batera elkarrekin borroka gaitezen, haiek izanik beti ere prozesuaren gidari eta zuzendari. Bainan ez, inolaz ere, Iraultza Sozialistaren alde borrokatzeko, eta are gutxiago klase, estatu eta patriarkaturik gabeko sozietate libre baten bidean urrats iraultzaileak egiteko. Erabat logikoa, bestalde, zeren klase sozial bakoitzak bere interesen arabera jokatzeko joera baitu, kontziente edo inkontzienteki. Eta burgesia txikiak langileria eta burgesiaren artean kokatzen dira beti, balizko erdibide erreformista sozialdemokratan. nahiz eta langileak engainatzeko mila mozorroz jantzi eta beren benetako asmoak ezkutatu.

2018ko Aberri Egun honetan HERRITAR BATASUNAk hauxe dio: Euskal Langile Klaseak bakar bakarrik biltzen ahal ditu bere inguruan Euskal Herri Langilearen gainontzeko sektore eta frakzioak, independentzia eta sozialismoa batera lortzeko, Euskal Iraultzaren bidez. Beste bideak, itxuraz errazagoak eta ustez egingarriagoak, erabat ezinezkoak dira, hemen eta Catalunyan ikusten ari garen bezala. Independentzia burgesen aroa amaitu da, independentzia sozialisten garaia hasi behar dugu, hortik abiatzeko klase, estatu eta patriarkaturik gabeko sozietate libre baterantz.

Honetaz guztiaz eztabaidatzeko eta hemendik aurrera egin behar duguna denon artean erabakitzeko,HERRITAR BATASUNAk dei egiten dio militante independentista eta sozialista iraultzaile orori datorren igandean, apirilaren 1ean, Bilbon, eguerdiko ordu batean, Bilbi plazan eginen den batzar ireki eta ekitaldi politikora. Guk dugun aberri bakarra, Euskal Herri Langilea delako.

IRAULTZA DA BIDE BAKARRA!

GORA NAFARROAKO EUSKAL LANGILE ERREPUBLIKA SOZIALISTA!

 

Lee y Comparte. Ayuda a que la contrainformación llegue a más personas.Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInShare on RedditEmail this to someone

Comentar

Su dirección de correo electrónico no será publicada.Los campos necesarios están marcados *

*